Osasun egoera hobetzen ari zela ikusita eta pasa genuen urte txarra atzera utzi nahian ezkontzea erabaki genuen! Aire librean ezkondu nahi genuela argi geneukan eta beraz, tokia erabakita genuen, Itxasbide.
Baina gainontzeko guztia antolatzeko nondik hasi? Laguntza bila hasi ginen eta Leire topatu genuen. Berak egindako lan asko ikusi genituen eta asko gustatu zitzaigu, guretzako egokia izango zela pentsatu genuen. Berarekin harremanetan jarri ginen eta dudarik gabe, asmatu genuen!
Hasiera hasieratik bere lan egiteko moduarekin oso oso gustora sentitu ginen, nola nabaritzen den bere lana oso gustoko duela!
Guztia antolatzen lagundu zigun, momento oro gure gustuak kontuan edukita hainbat proposamen eskeini zizkigun. Ezkontza alaia eta dibertigarria izatea ezinbestekoa zen guretzat eta emaitza ezin hobea lortu genuen Leireren lanari esker. Dekorazioan, loreak aukeratzeko garaian (Endanea aukera ezin hobea izan zen), entretenimendua aukeratzean… guztian lagundu zigun eta ez zen detailerik falta izan gure ezkontzan.
Dudarik gabe egin ahal izan genuen gauzarik hoberena Leireren laguntza edukitzea izan zen. Ezkontza antolatzeko prozesu guztian lagundu zigun eta baita ezkontza egunean bertan ere! Berarekin harremanetan jartzeko oso erraz jarri zizkigun gauzak eta hori eskertzekoa da gure denbora librea oso mugatua zela kontuan izanda.
Ikaragarri egun polita atera zan, beti gure oroitzapenean geratuko dena eta guzti hori Leireri esker izan dan hein handi batean. Mila esker!!
Miriam y Jon Ander. Pareja de novios de Tolosa